Vistas de página en total

Irakasleen prestankutza

Guk egindako esperientziaren preziaren esteka eta hainbat informazio gehigarri eskuragarri usten dizuegu

http://prezi.com/a2gjv11scnbs/irakasleen-prestakuntza/

TPACK

 TPACK teknologia berriak eskolan integratzeko oso eraginkorra den metodologia bat da. Baliabide eta formazio egokiarekin ezagutza teknologiko, pedagogikoa eta diziplinazkoa lortzeko balio du. TPACK irakasle batek teknologia berriak irakasteko kontuan hartu behar duen ezagutza da. Horren bidez, jakingo du momentu bakoitzean zein teknologia den eraginkorrena, nahi duena irakasteko; teknologia eraginkorrena ez da beti modernoena. TPACK teoriaren arabera aipatutako ezagutzak (teknologikoa, pedagogikoa eta diziplinazkoa) konbinatu behar dira.



3 ezagutzak hauek konbinatzen badira, ezagutza konbinatu hauek lortuko ditugu:
  ·    Diziplinazko ezagutza pedagogikoa: ezagutza tipikoa da. Horri esker irakasle batek daki nola azaldu eta ebaluatu behar duen, adibidez.
  ·    Diziplinazko ezagutza teknologikoa: ezagutza hau beharrezko ezagutza da edozein lanerako. Ikertzaile batek mikroskopio bat erabiltzean, adibidez, ezagutza hau erabiltzen du.
  ·      Ezagutza teknologiko pedagogikoa: Ezagutza honek teknologia eta irakasteko modu bat batzen ditu. 

3 ezagutzak aldi berean ematen badira TPACK lortuko dugu eta IKT-ak modu integratuak eta eraginkorrean erabiltzen direla esan dezakegu.

Adibidea: duela urte batzuk arte irakasle batek proiektorea eta diapositibekin joan behar zen klasera obrak erakusteko. Gaur egun, irakasle horrek pantaila elektroniko baten bidez obrak erresoluzio handiagorekin erakutsi ahal ditu. Gainera, argazkien puntu bat handiagotu dezake garrantzi gehiago emateko edo oharrak argiaren gainean idatzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Irakaslea izan behar da jakintza iturri bakarra teknologiekin lan egiterakoan?

Orokorki, nork erabiltzen ditu teknologia berriak hobeto?

Zertarako dira aproposak IKT-ak?

Zer da garrantzitsuagoa?

Zer konbinatu behar dugu teknologia berriekin metodologia aproposa egiteko?