Vistas de página en total

jueves, 22 de marzo de 2012

BILATU, SORTU ETA ESPERIENTZIAREN ANTOLAKUNTZA

Hasiera batean, talde lanean egin beharreko lanaren inguruko informazioa bilatzen aritu ginen. Lan hau hain zuzen ere, irakasleen konpetentzia digitalen ingurukoa da. Lan hau jorratzeko, irakasleen prestakuntzaren eta eskolan dauden teknologia berrien (TPACK) inguruko informazioa bilatu genuen. Uste genuelako bi alor hauek oso garrantzitsuak direla gai honen barruan. Bestalde, irakasleak aurreko saioan emandako helbide batzuk begiratzen eta hortik informazioa ateratzen ere ibili ginen.
Ondoren, gela egonkorrean konpetentzia digitalen inguruko bideo bat jarri zigun irakasleak, “¿Que es la competencia digital?” (http://www.youtube.com/watch?v=V_HOIsP-Ix8) izenburua duena. Bideo honetan, eskolaren jatorria, zein motatako gizarte bilatzen zen (industrializatua), irakaskuntza industrializazio gizartean, liburuetan oinarritzen zela irakaskuntza eta azkenik, XXI.mendean teknologia berrietara (eskola 2.0) egindako zabalkuntzarekin konparaketa bat egiten du. Honekin batera, konpetentzia digitala zertan datza eta non eta nola irakatsi behar den zehazten digu.
Saio hauetatik ateratzen ditugun hitz gakoak honako hauek dira: teknologia berriak, jakintza, informazioa bilatzea eta interpretatzea, ikerkuntza eta konpetentzia digitalak.

“Irakasle ahalik eta hoberenak izateko, prestakuntza ezinbestekoa da”


domingo, 11 de marzo de 2012

MARTXOAK 8 EMAKUME LANGILEEN EGUNA

Emakume langileen eguna dela eta "Indomables" izeneko dokumentala proiektatu da Bilboko Irakasle Eskolan. Bertan, dokumentalaren zuzendaria egon da bere lana aurkezten.

"Indomables" dokumentalak Mujeres Libres izeneko erakunde anarkofeministaren historia kontatzen du. Erakunde hau 1936 urtean sortu zen eta emakumez bakarrik zegoen osatuta, honen arrazoia zen gizonek ez zituztela euren ideiak errespetatzen. Mujeres libres-ek helburu hauek zituen: menpekotasuna ekartzen zuen emakumeen analfabetismoarekin bukatzea, emakumea lan munduan integratzea, gizonen mentalitate matxista aldatzea, emakumeen askatasun sexuala lortzea eta faxismoaren aurka borrokatzea. Erakundeak 20.000 kide izan zituen eta bere ideiak Europan zehar zabaldu zituen. Gainera anarkofeminismoaren aitzindaria izan zen Espainian.



Gure ustez Mujeres Libres bezalako erakundeek ezinbesteko lana egiten dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik asko borrokokatu behar dugu eta horretarako, uste dugu, beharrezkoa dela emakumeek eta gizonek elkarrekin lan egitea.

4 hitz gako: Mujeres Libres, feminismoa, berdintasuna, borroka


Guztion artean lortuko dugu!

jueves, 8 de marzo de 2012

ZALANTZA INDIBIDUALETIK TALDEAN ERAIKITZEN …


“Ideia bat ez bada zentzugabea hasiera batean, orduan ez du pena merezi” Albert Einstein-ek esandako esaldi hau egun hau azaltzeko baliatu genuen.


Klaseko hasierako momentuan, irakasleak Frederick saguaren inguruko liburua irakurri zigun. Ondoren, hezkuntza paradigmaren inguruko bideoa ikusi genuen. Bideo hau Ken Robinsonek egindakoa da eta bertan, animazio ulergarri eta polit baten bitartez, hezkuntzak mendeetan zehar izandako aldaketak aipatzen ditu. Halaber, nolako garrantzia izan duen hezkuntzaren gainean bai ekonomiak eta kulturak aro bakoitzean. Honekin batera, IKTek eskaintzen diguten onuraz eta galeraz mintzatzen egon ginen. Ondorio gisa esan dezakegu, egungo irakasleak prestakuntza eta ezagutza hobeagoak ditugula esan beharra dugu, aurreko belaunaldiekin konparatuz gero. Baina hau hobetzeko nahiarekin, azkeneko irakasle hauekin tailerrak egiteko proposatu genuen.


Bestalde, Martxoak 8 egunean egin beharreko lana antolatu eta bakoitzaren betebeharrak zehaztu genituen. Batik bat, bakoitzak ekarri beharreko materiala eta zein alderditan oinarrituko ginen.
Glogsterrarekin lanean hasi ginen, bertan gure taldearen aurkezpena egiteko baliatu genuen. Lehenik eta behin, bertan trasteatzen ibili ginen beraren funtzionamendua zein zen ikusteko nahiarekin.
Egun hau laburtzen duten hitz gakoak honako hauek dira: hezkuntza paradigma, globalizazioa, kultura eta ekonomia.


 

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

4. saioan Manuel Area Moreirak teknologia berriek gizartean eta hezkuntzan duten eraginari buruz idatzitako testua landu genuen.

Hasiera batean, bakarka testua irakurri eta landu genuen, bakoitzak bere ideiak ateraz. Horrekin amaitu ondoren, talde txikian batu ginen eta testuari buruz ateratako informazioa eztabaidatu genuen eta, azkenik, amankomunean jarri genuen. Bilera horretan bi galdera eta gure beharrak atera genituen.

Galderak:
- Irakasleak ba al daude prest aldaketa teknologiko hauen aurrean?
- Zein puntutara arte dira teknologia berriak onuragarriak gizartean berdintasuna sustatzeko?

Beharrak:
- Irakasleen prestakuntza
- Hezkuntzari begira, teknologiaren onurak eta galerak
- Teknologia hezkuntza gisa erabiltzea

Galderak eta beharrez aparte bost hitz gako ere atera genituen, hala nola, erronka, teknologia berriak, egokitzapena, garapena eta hezkuntza teknologiak.

Ideia horiek atera ondoren, datozen hilabeteetako talde bakoitzaren funtzioa eta lana kezka eta beharrak banatzen eta adosten egon ginen. Ikaskuntza kolaboratiboa oinarri, kezkak eta beharrak asetzeko behaketa bati hasiera eman genion. 
Horrekin batera, berrikuntza batzordean (irudimenezko eszenatokian), helduak bezala: Lankidetza eta ezagutza kolektiboa gestionatu eta sortzeko espazio birtuala (Blog-a) egokitzen eta antolatzen jarraitu genuen, adibidez, orrialde berria sortuz taldearen aurkezpenarekin, gadchetak gehitzen, etiketak egiten...

Laburbilduz, esan genezake saio honetan Manuel Area Moreirak planteatzen zituen arazoei buruz eztabaidatu genuela. Horrekin amaitu ondoren, blogaren sormenarekin eta eguneraketarekin jarraitu genuen orrialde berriak eginez eta gadgetak gehitzen. Saio honetan izan genituen sentimenduak transmititzeko lau hitz gako atera genituen: sormena, eztabaida, hausnarketa eta berrikuntzak.



Nahi badugu, lortuko dugu!!




ATZEKOEN BLOG-AREN HASIERA!!

Lehenik eta behin, Gmail kontu bat sortu dugu (atzekoak@gmail.com). Hau egin ondoren, blog bat ireki dugu eta honen diseinuan murgildu gara (atzekoak.blogspot.com). Beraz, argi eta garbi antzeman ahal denez, gure taldearen izena, atzekoak da.

Bi alderdi hauek gure interesa piztu egin du, gauza berriak eta erabilgarriak direlako. Halaber, irakasle gisa lan egingo dugunean, instrumentu elektroniko hau asko baliatuko dugu eta eskertuko dugu blog hau eraiki izana.

Blogak jakin mina piztu digunez, guk sortutakoaren inguruan trasteatzen ibili gara, ahalik eta hobekien egiteko. Alde batetik, diseinu ezberdinak, elementu ezberdinak, … jartzen eta frogatzen ibili gara. Gure gustukoena topatu eta ipini arte. Bestetik, taldekide bakoitzak bere zeregina izan du lana era arinago batean egiteko.

Klaseari amaiera emateko, taldekide bakoitzak hitz batekin bizi izandakoa definitu du. Guk aukeratutako hitzak honako hauek izan dira: jakin-mina, murgildu, trasteatu eta zabaldu. Bestalde, honekin erlazionatuta esaldi bat sortu dugu, eguna definitzeko nahiarekin:

Esaldia: Impossible is nothing  -->  Ezer ez da ezinezkoa

jueves, 1 de marzo de 2012

LANUZTEA


Saio honen barruan irakasleak ikasle bakoitzari, bere aurkezpen fitxa betetzea eskatu zuen. Hau irakasleari emateaz aparte, bloggean konpartitu behar genuen. Guzti hau lauko taldeak osatu ondoren egin genuen.

Egun honetan, goizeko 11etan irakasleak planteatutako lanuztea aurrera eraman zuenez, taldekideok bloggarekin lanean jarraitu genuen.

ELURRA!


Ikasgaiko lehenengo saioan, irakasleak ikasle bakoitzari teknologia berrien inguruan zeukan esperientziaz galdetu zigun.  Gure taldeko partaideen erantzun gehienak,  teknologia berriak normalean erabiltzen ditugula izan zen. Batik bat, ordenagailua eta telefono mugikorra direla erabilienak antzeman zen. Hauek gehien bat, lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta sare sozialetan murgiltzeko izaten dira.
Horrez gain, zenbait kontzeptu teoriko lantzen hasi genuen, hala nola, multialfabetizazioa, ezagutzaren sorkuntza kolaboratiboa, teknofobia vs teknofilia, …
Bestalde, gure taldea hain handia izanda, bitan banandu behar genuen eta arazo horri konponbide bat ateratzeko nahian ordutegiei, espazioei eta taldeei buruz egon ginen berbetan. Honekin batera, ikaskuntza kolaboratiborako arauak azaldu zizkigun, adibidez, autoritatea izatea, errespetua mantentzea, arduraz lan egitea, lankidetza on bat izatea, …
 Lan guztiak egin ondoren, lauhilabetearen amaieran, autoebaluaketa, koebaluaketa eta postprograma egin behar dugu. Horretarako, guztion artean zehazten joango gara eta beste taldekideen paper zorroak baliatuko ditugu hau egiteko.
Klasean zehar, ikasle bakoitzak ikasgai honetan ikaskuntza ahalmena berritzen usten ez dizkioten erresistentzia indibidualak aukeratzen hasi zen. Era berean, bakoitza ikasle ona izateko bizi behar dituen baloreak aukeratzen hasi. Gero ikasle bakoitzak bereak azaldu zituen gelaren aurrean eta era kolektiboan ateratako erresistentzia eta balorea hauek izan ziren:
·         Porrotari beldur (erresistentzia)
·         Konfiantza (balorea)
Klasea amaitzerakoan, kontratu didaktikoa adostu genuen, honako esaldi hau ateraz: “porrotari beldurra gainditzea eta konfiantza indartu aurreiritziak kenduz”. Hemen azaldutakoa denak beteko genuela adostu genuen.

Irakaslea izan behar da jakintza iturri bakarra teknologiekin lan egiterakoan?

Orokorki, nork erabiltzen ditu teknologia berriak hobeto?

Zertarako dira aproposak IKT-ak?

Zer da garrantzitsuagoa?

Zer konbinatu behar dugu teknologia berriekin metodologia aproposa egiteko?