Vistas de página en total

domingo, 20 de mayo de 2012

POSTPROGRAMA

2012ko otsailaren 1etik maiatzaren 17ra arte, gauza errepikaezin bat gertatu zen Leioako Irakasle-eskolan, ATZEKOAK blogaren sorrera!!!

2012/02/01 9:00
Alaitz Tresserras-ek aginduta lau gizon elkartu ziren misio arriskutsu bat betetzeko, blog bat sortzea hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak landuz. Hauek izan ziren misio hau burutu zuten ausartak:





Imanol Pis Benito
20 urte
Santurtzi
Saskibaloi jokalaria














Javier Sainz Ramos
20 urte
Santurtzi
Futbol jokalaria










Daniel Villacorta Maraval
20 urte
Bilbo
?????











Ioritz Yarritu Larracoechea
22 urte
Ugao-Miraballes
Txirrindulari amateurra







2012/02/01
Egun honetan, eguraldi baldintzek ez zieten haien misioa egokiro burutzen utzi, izan ere, elurra egin zuen. Horregatik, bakoitzak irakasle moduan zituen erresistentziak eta baloreak aztertu zituen eta azkenean batzuk amankomunean ipini ziren, kontratu didaktiko bat sinatuz. Hau, misioaren amaieran bete beharko zuten: “porrotari beldurra gainditzea eta konfiantza indartu aurreiritziak kenduz”.


2012/02/08
Taldea lehenengo aldiz batu zen, horretarako bakoitzak bere datuen fitxa eman zion Alaitzi. Ondoren, lan egiten hasi ziren, baina kanpoko arazoen eraginez haien planak bertan behera utzi behar izan zuten.


2012/02/16
Blogari hasiera eman zaio, mundu berri bat ireki da!!! Lehenengo informeak bete zituzten, guztien artean komunikazioa mantentzeko kanalak ireki eta blogean zehar trasteatzen hasi ziren. Edozer egiteko kapazak  zirela konturatu ziren!!!


2012/02/23
Informazioa bilatzen hasi ziren, Manuel Area Moreirak teknologia berriek gizartean eta hezkuntzan duten eraginari buruz eta berak planteatzen zituen arazoei buruz eztabaidatu zuten. Horrekin amaitu ondoren, blogaren sormenarekin eta eguneraketarekin jarraitu zuten orrialde berriak eginez eta gadgetak gehitzen.


2012/03/01
Informazioa batzen jarraitu zuten, plana modu egokian atera zedin. Horretarako aditu batekin hitz egitera joan ziren, Ken Robinson. hezkuntzak mendeetan zehar izandako aldaketak aipatu zizkien. Halaber, nolako garrantzia izan duen hezkuntzaren gainean bai ekonomiak eta kulturak aro bakoitzean. Honekin batera, IKTek eskaintzen dizkien onuraz eta galeraz mintzatzen egon ziren. Ondorio bat atera zuten honetatik, egungo irakasleak prestakuntza eta ezagutza hobeagoak ditugula esan beharra dugu, aurreko belaunaldiekin konparatuz gero.


2012/03/08
Emakume langileen eguna izanda "Indomables" izeneko dokumentala proiektatu zen Bilboko Irakasle Eskolan. Bertan, gure lau lagunek egon ziren “Mujeres Libres” izeneko erakunde anarkofeministaren historia entzuten. Hitzaldi hau amaitu ondoren, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko ideiarekin atera ziren eta hori lortzeko lehenengo gauza blog-an haien iritziak igotzea izan zen.

2012/04/12
Klaseko orlarako argazkiak zirela eta, klasea galdu zuten. Hala ere, azken bost minutan klasera joan ziren, justu Alaitzek Steve Jobs-en bideo interesgarri bat jarri zuenean. Laurok ezagutzen zuten Steve Jobs Apple-ko burua izateagatik, baina egun horretan ikusitako bideoan  (2005ean Stanfodrreko Unibertsitatean eman zuen diskurtsoa) ez zuen ordenagailuei, ezta mugikorrei buruz hitz egin, bideo horrek bizitzari buruz hitz egiten zuen. Stevek esaten zuen zerbait txarto ateratzen bazaigu, esperientzia horretatik ikasi behar dugula eta uste zuen etorkizunean ikaskizun hori baliagarria izango zela. Horrez gain, kontatzen zuen minbizia diagnostikatu ziotenean ikusi zuela heriotza hurbil zegoela eta hortik aurrera bizitza gehiago aprobetxatzen zuela. Hitz horiek entzuteak, bizitza gehiago balioestea eragin zion gure lau gizonei.

2012/03/15 eta 2012/04/19
Alaitz-ek gaia bat aukeratzea agindu zien, beste taldekideei azaltzeko. Gure ausartak, hasiera batean pixka bat galduta zebilen baina azkenean lanera jarri ziren. Hasiera batean, talde lanean egin beharreko lanaren inguruko informazioa bilatzen aritu ziren. Azkenean, irakasleen konpetentzia digitalen inguruan egitea erabaki zuten . Lan hura jorratzeko, irakasleen prestakuntzaren eta eskolan dauden teknologia berrien (TPACK) inguruko informazioa bilatu zuten, haientzat bi alor horiek oso garrantzitsuak zirelako. Horrez gain, lana errazteko Alaitz-ek aurreko egunean emandako helbide batzuk begiratzen eta hortik informazioa ateratzen ere ibili ziren.

2012/04/26 eta 2012/05/03
Aurkezpenerako xehetasun guztiak ondo prestatu ondoren, irakasleen prestakuntzari buruzko aurkezpena ahalik eta hoberen egin zuten, haiek proiektu horren bidez ikasitako guztiei besteei azalduz. Misioa primeran gainditu zuten, jende guztia osorik atera zen eta azaldutako guztia ulertu zuten.

2012/05/10 eta 2012/05/17
Blog-arri azken ukituak eman ondoren, Alaitz-ek eskatutako bi galdetegiak bete eta postprograma egitera abiatu zuten. Guzti hori amaituz gero, beste partaideen ebaluaketak egin eta blog-ari amaiera eman ondoren, gure lau ausartak bakoitzak bere bidetik jarraitu zuen jakinda, misioa 10 batekin amaitu zutela.





jueves, 12 de abril de 2012

STANFORDRREKO DISKURTSOA


Gaur klasea galdu dugu klaseko orlarako argazkiak egitera joan behar izan garelako. Hala ere, azken bost minutan klasera joan gara, justu Alaitzek Steve Jobs-en bideo interesgarri bat jarri duenean.
Guztiok ezagutzen genuen Steve Jobs Apple-ko burua izateagatik, baina gaur ikusi dugun bideoan (2005ean Stanfodrreko Unibertsitatean eman zuen diskurtsoa) ez du ordenagailuei, ezta mugikorrei buruz hitz egin, bideo honetan bizitzari buruz hitz egin du.
Stevek esaten digu bizitzan beti egin behar ditugula maite ditugun gauzak eta zerbait egitean pozik ez bagaude utzi behar dugula. Bere ustez zerbait txarto ateratzen bazaigu, esperientzia horretatik ikasi behar dugu eta uste du etorkizunean ikaskizun hori baliagarria izango dela. Azkenik, kontatzen du minbizia diagnostikatu ziotenean ikusi zuela heriotza hurbil zegoela eta hortik aurrera bizitza gehiago aprobetxatzen duela. Steven ustez heriotza edozein momentuan heldu daitekela pentsatzen hobeto bizitzen laguntzen digu.

Hitz gakoak: Steve Jobs, bizitza, heriotza, ikaskuntza, aprobetxatu





"BIZI ZAITEZ AZKEN EGUNA BALITZ BEZALA"

jueves, 22 de marzo de 2012

BILATU, SORTU ETA ESPERIENTZIAREN ANTOLAKUNTZA

Hasiera batean, talde lanean egin beharreko lanaren inguruko informazioa bilatzen aritu ginen. Lan hau hain zuzen ere, irakasleen konpetentzia digitalen ingurukoa da. Lan hau jorratzeko, irakasleen prestakuntzaren eta eskolan dauden teknologia berrien (TPACK) inguruko informazioa bilatu genuen. Uste genuelako bi alor hauek oso garrantzitsuak direla gai honen barruan. Bestalde, irakasleak aurreko saioan emandako helbide batzuk begiratzen eta hortik informazioa ateratzen ere ibili ginen.
Ondoren, gela egonkorrean konpetentzia digitalen inguruko bideo bat jarri zigun irakasleak, “¿Que es la competencia digital?” (http://www.youtube.com/watch?v=V_HOIsP-Ix8) izenburua duena. Bideo honetan, eskolaren jatorria, zein motatako gizarte bilatzen zen (industrializatua), irakaskuntza industrializazio gizartean, liburuetan oinarritzen zela irakaskuntza eta azkenik, XXI.mendean teknologia berrietara (eskola 2.0) egindako zabalkuntzarekin konparaketa bat egiten du. Honekin batera, konpetentzia digitala zertan datza eta non eta nola irakatsi behar den zehazten digu.
Saio hauetatik ateratzen ditugun hitz gakoak honako hauek dira: teknologia berriak, jakintza, informazioa bilatzea eta interpretatzea, ikerkuntza eta konpetentzia digitalak.

“Irakasle ahalik eta hoberenak izateko, prestakuntza ezinbestekoa da”


domingo, 11 de marzo de 2012

MARTXOAK 8 EMAKUME LANGILEEN EGUNA

Emakume langileen eguna dela eta "Indomables" izeneko dokumentala proiektatu da Bilboko Irakasle Eskolan. Bertan, dokumentalaren zuzendaria egon da bere lana aurkezten.

"Indomables" dokumentalak Mujeres Libres izeneko erakunde anarkofeministaren historia kontatzen du. Erakunde hau 1936 urtean sortu zen eta emakumez bakarrik zegoen osatuta, honen arrazoia zen gizonek ez zituztela euren ideiak errespetatzen. Mujeres libres-ek helburu hauek zituen: menpekotasuna ekartzen zuen emakumeen analfabetismoarekin bukatzea, emakumea lan munduan integratzea, gizonen mentalitate matxista aldatzea, emakumeen askatasun sexuala lortzea eta faxismoaren aurka borrokatzea. Erakundeak 20.000 kide izan zituen eta bere ideiak Europan zehar zabaldu zituen. Gainera anarkofeminismoaren aitzindaria izan zen Espainian.



Gure ustez Mujeres Libres bezalako erakundeek ezinbesteko lana egiten dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik asko borrokokatu behar dugu eta horretarako, uste dugu, beharrezkoa dela emakumeek eta gizonek elkarrekin lan egitea.

4 hitz gako: Mujeres Libres, feminismoa, berdintasuna, borroka


Guztion artean lortuko dugu!

jueves, 8 de marzo de 2012

ZALANTZA INDIBIDUALETIK TALDEAN ERAIKITZEN …


“Ideia bat ez bada zentzugabea hasiera batean, orduan ez du pena merezi” Albert Einstein-ek esandako esaldi hau egun hau azaltzeko baliatu genuen.


Klaseko hasierako momentuan, irakasleak Frederick saguaren inguruko liburua irakurri zigun. Ondoren, hezkuntza paradigmaren inguruko bideoa ikusi genuen. Bideo hau Ken Robinsonek egindakoa da eta bertan, animazio ulergarri eta polit baten bitartez, hezkuntzak mendeetan zehar izandako aldaketak aipatzen ditu. Halaber, nolako garrantzia izan duen hezkuntzaren gainean bai ekonomiak eta kulturak aro bakoitzean. Honekin batera, IKTek eskaintzen diguten onuraz eta galeraz mintzatzen egon ginen. Ondorio gisa esan dezakegu, egungo irakasleak prestakuntza eta ezagutza hobeagoak ditugula esan beharra dugu, aurreko belaunaldiekin konparatuz gero. Baina hau hobetzeko nahiarekin, azkeneko irakasle hauekin tailerrak egiteko proposatu genuen.


Bestalde, Martxoak 8 egunean egin beharreko lana antolatu eta bakoitzaren betebeharrak zehaztu genituen. Batik bat, bakoitzak ekarri beharreko materiala eta zein alderditan oinarrituko ginen.
Glogsterrarekin lanean hasi ginen, bertan gure taldearen aurkezpena egiteko baliatu genuen. Lehenik eta behin, bertan trasteatzen ibili ginen beraren funtzionamendua zein zen ikusteko nahiarekin.
Egun hau laburtzen duten hitz gakoak honako hauek dira: hezkuntza paradigma, globalizazioa, kultura eta ekonomia.


 

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

4. saioan Manuel Area Moreirak teknologia berriek gizartean eta hezkuntzan duten eraginari buruz idatzitako testua landu genuen.

Hasiera batean, bakarka testua irakurri eta landu genuen, bakoitzak bere ideiak ateraz. Horrekin amaitu ondoren, talde txikian batu ginen eta testuari buruz ateratako informazioa eztabaidatu genuen eta, azkenik, amankomunean jarri genuen. Bilera horretan bi galdera eta gure beharrak atera genituen.

Galderak:
- Irakasleak ba al daude prest aldaketa teknologiko hauen aurrean?
- Zein puntutara arte dira teknologia berriak onuragarriak gizartean berdintasuna sustatzeko?

Beharrak:
- Irakasleen prestakuntza
- Hezkuntzari begira, teknologiaren onurak eta galerak
- Teknologia hezkuntza gisa erabiltzea

Galderak eta beharrez aparte bost hitz gako ere atera genituen, hala nola, erronka, teknologia berriak, egokitzapena, garapena eta hezkuntza teknologiak.

Ideia horiek atera ondoren, datozen hilabeteetako talde bakoitzaren funtzioa eta lana kezka eta beharrak banatzen eta adosten egon ginen. Ikaskuntza kolaboratiboa oinarri, kezkak eta beharrak asetzeko behaketa bati hasiera eman genion. 
Horrekin batera, berrikuntza batzordean (irudimenezko eszenatokian), helduak bezala: Lankidetza eta ezagutza kolektiboa gestionatu eta sortzeko espazio birtuala (Blog-a) egokitzen eta antolatzen jarraitu genuen, adibidez, orrialde berria sortuz taldearen aurkezpenarekin, gadchetak gehitzen, etiketak egiten...

Laburbilduz, esan genezake saio honetan Manuel Area Moreirak planteatzen zituen arazoei buruz eztabaidatu genuela. Horrekin amaitu ondoren, blogaren sormenarekin eta eguneraketarekin jarraitu genuen orrialde berriak eginez eta gadgetak gehitzen. Saio honetan izan genituen sentimenduak transmititzeko lau hitz gako atera genituen: sormena, eztabaida, hausnarketa eta berrikuntzak.



Nahi badugu, lortuko dugu!!




ATZEKOEN BLOG-AREN HASIERA!!

Lehenik eta behin, Gmail kontu bat sortu dugu (atzekoak@gmail.com). Hau egin ondoren, blog bat ireki dugu eta honen diseinuan murgildu gara (atzekoak.blogspot.com). Beraz, argi eta garbi antzeman ahal denez, gure taldearen izena, atzekoak da.

Bi alderdi hauek gure interesa piztu egin du, gauza berriak eta erabilgarriak direlako. Halaber, irakasle gisa lan egingo dugunean, instrumentu elektroniko hau asko baliatuko dugu eta eskertuko dugu blog hau eraiki izana.

Blogak jakin mina piztu digunez, guk sortutakoaren inguruan trasteatzen ibili gara, ahalik eta hobekien egiteko. Alde batetik, diseinu ezberdinak, elementu ezberdinak, … jartzen eta frogatzen ibili gara. Gure gustukoena topatu eta ipini arte. Bestetik, taldekide bakoitzak bere zeregina izan du lana era arinago batean egiteko.

Klaseari amaiera emateko, taldekide bakoitzak hitz batekin bizi izandakoa definitu du. Guk aukeratutako hitzak honako hauek izan dira: jakin-mina, murgildu, trasteatu eta zabaldu. Bestalde, honekin erlazionatuta esaldi bat sortu dugu, eguna definitzeko nahiarekin:

Esaldia: Impossible is nothing  -->  Ezer ez da ezinezkoa

jueves, 1 de marzo de 2012

LANUZTEA


Saio honen barruan irakasleak ikasle bakoitzari, bere aurkezpen fitxa betetzea eskatu zuen. Hau irakasleari emateaz aparte, bloggean konpartitu behar genuen. Guzti hau lauko taldeak osatu ondoren egin genuen.

Egun honetan, goizeko 11etan irakasleak planteatutako lanuztea aurrera eraman zuenez, taldekideok bloggarekin lanean jarraitu genuen.

ELURRA!


Ikasgaiko lehenengo saioan, irakasleak ikasle bakoitzari teknologia berrien inguruan zeukan esperientziaz galdetu zigun.  Gure taldeko partaideen erantzun gehienak,  teknologia berriak normalean erabiltzen ditugula izan zen. Batik bat, ordenagailua eta telefono mugikorra direla erabilienak antzeman zen. Hauek gehien bat, lanak egiteko, informazioa bilatzeko eta sare sozialetan murgiltzeko izaten dira.
Horrez gain, zenbait kontzeptu teoriko lantzen hasi genuen, hala nola, multialfabetizazioa, ezagutzaren sorkuntza kolaboratiboa, teknofobia vs teknofilia, …
Bestalde, gure taldea hain handia izanda, bitan banandu behar genuen eta arazo horri konponbide bat ateratzeko nahian ordutegiei, espazioei eta taldeei buruz egon ginen berbetan. Honekin batera, ikaskuntza kolaboratiborako arauak azaldu zizkigun, adibidez, autoritatea izatea, errespetua mantentzea, arduraz lan egitea, lankidetza on bat izatea, …
 Lan guztiak egin ondoren, lauhilabetearen amaieran, autoebaluaketa, koebaluaketa eta postprograma egin behar dugu. Horretarako, guztion artean zehazten joango gara eta beste taldekideen paper zorroak baliatuko ditugu hau egiteko.
Klasean zehar, ikasle bakoitzak ikasgai honetan ikaskuntza ahalmena berritzen usten ez dizkioten erresistentzia indibidualak aukeratzen hasi zen. Era berean, bakoitza ikasle ona izateko bizi behar dituen baloreak aukeratzen hasi. Gero ikasle bakoitzak bereak azaldu zituen gelaren aurrean eta era kolektiboan ateratako erresistentzia eta balorea hauek izan ziren:
·         Porrotari beldur (erresistentzia)
·         Konfiantza (balorea)
Klasea amaitzerakoan, kontratu didaktikoa adostu genuen, honako esaldi hau ateraz: “porrotari beldurra gainditzea eta konfiantza indartu aurreiritziak kenduz”. Hemen azaldutakoa denak beteko genuela adostu genuen.

Irakaslea izan behar da jakintza iturri bakarra teknologiekin lan egiterakoan?

Orokorki, nork erabiltzen ditu teknologia berriak hobeto?

Zertarako dira aproposak IKT-ak?

Zer da garrantzitsuagoa?

Zer konbinatu behar dugu teknologia berriekin metodologia aproposa egiteko?